XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galindo auzian kondenatu egin dituzte Pepe Rey eta Txalaparta

Enrique Rodriguez Galindo Goardia Zibileko teniente koronelaren ohore eskubidean bidegabe esku hartzeagatik kondenatu ditu Lizarrako Epaitegiak Pepe Rey kazetaria eta Txalaparta argitaldaria.

Bost milioi pezetako kalteordaina (220.000 libera inguru) pagatu beharko diote Galindori.

La Red Galindo liburuan jasotzen diren informazioak direla eta auziperatu eta kondenatu dituzte liburuaren idazlea eta argitaletxea.

Goardia Zibileko fiskalak aurkeztu zuen salaketa partzialki hartu du kontuan epaileak, eta Galindo iraindu dutela eta kalte moralak eragin dizkiotela dio.

Fiskalak 60 milioi pezetako kalteordaina eskatu zuen.